
Telleriaren dejada, Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldian.
Hiru jardunaldi jokatu dira Lekeitioko trinketean eta hirurak irabazi dituzte Plazaolak eta Navarrok. Hirugarren jardunaldian Jaunarena eta foster izan zituzten aurkari, eta nagusitasunez lortu zuten garaipena azkoitiarrak eta amotarrak.
Jaunarena nafarra saiatu zen aurrean nahasten, baina Plazaolaren bizitasunak ezinezko egin zituen partida orekatzeko saiakera guztiak. Atzean, Navarro ere ondo aritu zen, horrela, 30 eta 14 irabazi zuten.
Beste bi kanporaketa jokatu ziren domeka goizean, eta bietan emaitza berdina egon zen: 30 eta 24.
Astigarraga eta Arrate bikotea eta Laka eta Berris neurtu ziren hasteko. Moral gaixorik zegoenez, bere postuan jokatu zuen Berrisek. Laka eta Berris hasi ziren irabazten lau eta bost tantuko aldeagaz, baina, Astigarragak sake erremateagaz eta Arratek pilotak sarera ponpatuz, partidari buelta eman eta euren alde jarri zuten. Laka eta Berris, gainera, indar barik geratzen joan ziren, eta Astigarraga eta Arratek neke hori aprobetxatu zuten txapelketako lehen puntua lortzeko.

Navarro eta Plazaola, eta Jaunarena eta Foster.
Telleria eta Bastida eta Astigarraga eta Etxeberria atera ziren trinketeko kantxara, ondoren. Berazak atzamarra erdi apurtuta duenez, eguneko bigarren partida ere jokatu zuen Astigarragak, baina bigarrenean ez zuen garaipenik lortu. Telleria eta Bastida erraz ibili ziren; Astigarraga debarrak, berriz, partiduen karga nabaritu zuen eskuetan, eta minagaz amaitu zuen bigarren partida. Etxeberria ondo ibili zen atzean, tanto politak eginez, baina, Bastidak ez zuen utzi partida ihes egiten utzi. Horrela, sei tantuko aldea lortuta, aurtengo txapelketako bigarren puntua eskuratu zuten Telleriak eta Bastidak.