Emaitza onak lortu dituzte Arrolapeko kideek Azpeitian
Azpeitiko VII. Zuzenien lasterketa bertikalean parte hartu zuten domekan Euskal Herriko hainbat kirolarik; tartean, Arrolape Mendi Taldeko Busturialdeko zein Lea-Artibaiko kirolariek. Urteko lehen lasterketa izan zen horietako askorentzat, eta pozik am...
Hiru kilometro eta 200 metroko luzera izan zuen lasterketak, eta 800 metroko malda. Irteera puntutik banan-banan aterata ekin zioten kirolariek lasterketari. Ibilbidean, lokatz askogaz topo egin zuten parte hartzaileek, eta gogor egin behar izan zioten. Oztopoak oztopo, hala ere, bere marka uztea lortu du Arrolapek oraingoan ere.
Kadeteen mailan, esaterako, laugarren egin zuen Bermeoko Arkaitz Ibarretxek, eta neska beteranoetan, aldiz, Errigoitiko Leire Monasteriok. Josu Uriarte markinarrak, gainera, sailkapen orokorreko lehenengo 20 postuen artean sailkatzea lortu zuen, 15. eginez.
Goitisolo, bere aldetik, «pozik» agertu da asteburuko lasterketagaz, eta, orain, urrun zituenak gero eta gertuago dituela dio.
Taldekako txapelketan ere, lana ona egin zuen Arrolapek; izan ere, bigarren egitea lortu zuen. Nesken papera nabarmendu dute taldekideek, «mutilek ondo egin arren, nesken parte hartze barik, taldeak ez lukeelako punturik eskuratuko».