Barikuetan Jai Alai kinielak dagoeneko baditu irabazleak
Apirilaren 2an ekin zioten Barikuetan Jai Alai kiniela amerikarra lehiatzeari, eta dagoeneko baditu irabazleak. Nagusietan Barandika eta Oar Arteta dira aurtengo txapeldunak. Kadeteetan, berriz, Urko Lekerika eta Aritz Arratibel nagusitu dira.Txapelket...
Txapelketa oraindik ez da amaitu, beste bi jardunaldi geratzen baitira: bata maiatzaren 1ean, eta bestea maiatzaren 8an.
Nagusietan sei partida dira, eta Barandikak eta Oar Artetak horietatik lau irabazi dituztenez haientzat izan da garaipena. Kadeteetan, ostera, bost partida dira, eta horietatik hiru irabazi dituzte Lekerikak eta Arratibelek.