Zapatuko etapa irabazita, lehen helburua bete du Beñat Intxaustik
Italiako Giroko Fiuggi eta Campitello Matese arteko mendiko etapan nagusitu da Muxikako txirrindularia. Mendiko mailot urdina ere jantzi zuen zapatuanItaliako Giroko zortzigarren etapa irabazi zuen zapatuan Beñat Intxausti Movistar Team-eko txirrindul...
Italiako Giroko Fiuggi eta Campitello Matese arteko mendiko etapan nagusitu da Muxikako txirrindularia. Mendiko mailot urdina ere jantzi zuen zapatuan
Italiako Giroko zortzigarren etapa irabazi zuen zapatuan Beñat Intxausti Movistar Team-eko txirrindulariak.Hala, lasterketara joan aurretik jarritako helburua bete du muxikarrak. «Oso pozik nago, helmugara bakarrik heltzea sentimendu polita izan zen. Etapa gogorra eta luzea izan zen, baina gustura ibili nintzen».
Etapa «polita» irabazi zuela dio, mendiko lehenengoa, eta hurrengo helburua, ahal bada, beste etaparen bat irabaztea izango dela dio, eta bigarren helburu moduan, berriro mailot urdina janztea. «Orain lasai nago, eta konfiantzagaz».
Fiuggi eta Campitello Matese artean 186 kilometroko ibilbidea egin zuten zapatuan, eta etapa garaipen horri esker, mendiko mailot urdina jantzi zuen egun batez Intxaustik.
Hain zuzen ere, gaur gaurkoz, mendiko sailkapenean bigarren dago, Simon Geschkeren atzetik, eta 38.ena da sailkapen nagusian.
Hala, sailkapen orokorrean, Alberto Contador da liderra, 38 minutu, 31 segundo eta 35 ehuneneko denboragaz. Haren ostean, Fabio Arun da bigarrena, eta Richie Porte hirugarrena.
Atzo atseden eguna izan zuten Italiako Giroan, eta gaur Civitanova Marche eta Forli artean 195 kilometro egingo dituzte.