Bertso afariak Aingerubideko Kultur Etxea bete du
Aitor Mendiluze, Oihana Bartra eta Fredi Paia bertsolariek parte hartu zuten Busturiko Gazte Asanbladak antolatutako V. bertso afarian. 120 lagun inguru batu ziren eta giro «oso ona» sortu zela azaldu dute antolatzaileek.Bosgarren urtez, erantzun «e...
Aitor Mendiluze, Oihana Bartra eta Fredi Paia bertsolariek parte hartu zuten Busturiko Gazte Asanbladak antolatutako V. bertso afarian. 120 lagun inguru batu ziren eta giro «oso ona» sortu zela azaldu dute antolatzaileek.
Bosgarren urtez, erantzun «ezin hobea» izan du Busturiko Gazte Asanbladak antolatutako bertso afariak. Busturiko Axpe auzoko Aingerubideko Kultur Etxean bildu ziren zapatuan, eta aretoa bete egin zuten, beste urte batez.120 lagun inguru batu zirela azaldu dute Busturiko Gazte Asanbladatik, «bost sarrera izan ezik, denak saldu ziren». Batez ere, busturiarrak batzen dira, urtero, bertso afarian: «Nabaritzen dugu herritarrek eskertu egiten dutela horrelako gauzak antolatzea, herrian ez delako egoten aukera zabal handirik». Hala ere, inguruko herrietako jendea ere egon zen, Bermiotik, esaterako, 20 lagun inguru hurbildu ziren.
Zapatuan, hiru bertsolari izan ziren jankideen artean: Aitor Mendiluze, Oihana Bartra eta Fredi Paia. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, «bai jendea, bai eta bertsolariak ere oso gustura egon zirela esan ziguten». Afaldu ostean, bertsolariak bi ordu egon ziren bertsotan, beraz, «nahiko luzatu» zen bertso afaria, «giro ona» sortuta.