Munitibarko San Pedro jaiek paella lehiaketaren eta herri bazkariaren bueltan bildu dituzte munitibartarrak.
Zapore goxoz bete dira gaur eguerdia orduko [uztailak 2], Munitibarko udaletxe, elizpe, frontoi eta plaza inguruak.
14 kuadrilla, zein baino zein paella goxoagoa egin asmoz batu dira, giro alaian. Gaztetxo batzuk ere animatu dira prestaketak egitera. Goizean hasi dira paellak prestatzen, eta 14:00ak alderako azken ikutuak egiten zenbiltzan. Eta ordu berean hasi dira bazkarirako mahaiak jartzen ere.
Gaiari buelta batzuk eman eta gero, eta euririk ez zuela egingo esperoz, plazan egin dute azkenenean herri bazkaria –frontoian ziren egitekoak euria eginez gero– .

Paella txapelketan gaztetxoek ere hartu dute parte
210 lagun elkartu dira, udalaren mahai estreinatu berrien bueltan. Giro ederra izan da nagusi, ohi legez.
Arratsaldeak magia ikuskizuna eta Fritanga elektrotxarangaren doinuak ekarri ditu. Erromeria eta DJ sesioagaz amaituko da eguna.
Biharko, dantza saioa, San Pedro Txapelketaren pilota finalak eta Prest Gaude! antzerkia dauzkate prestaturik.

Jesus Belaustegi eta Pascual del Rio, erakusketan
Del Rio eta Belaustegiren erakusketa
Iazko jaietan egin modura, aurten ere, herriko artisten lanak ikusteko aukera dago erakusketa gelan. Pascual del Rioren koadro errealistak eta Jesus Belaustegiren zeramika eta egurrezko eskulturak daude ikusgai, astelehenera arte.