Antzar eguneko mugimendu handia albo batera utzita, askoz lasaiago ibili dira gaur [irailak 6], lekeitiarrak. Umeek hartu dute plaza; eurena izan da, batez ere, gaurko eguna.
Umeak pilota barruan sartuta ibili dira.
Etenik gabeko gozamena izan dute gaurkoa. Egurrezko jolasak izan dituzte goizean, eta uraren eta bitsaren jaia arratsaldean. Bainujantzia eta uretako oinetakoak jantzita, txirristan behera, pilota barruan eta xaboizko burbuilak egiten ibili dira.
Idi dema
Plaza umeen txokoa izan bada, idiena bihurtu da eliza aurrea. Idi dema egon da eliza aurreko galtzadarrian Karmelo Bikandi eta Enrike Artolaren animalien artean.
Eneko Artola bere idi bikotea gidatzen gaurko idi deman.
Bikandi atera da lehenengo plazara eta ondoren Artola aita semeak. 20 minutuko lana egin dute idiek 2.000 kiloko harriagaz.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.