Iparra Galdu Baik plataformak deituta, Ibon Iparragirre Burgoa larriki gaixorik dagoen preso politikoaren inguruko batzar informatiboa egingo da
eguaztenean [irailak 7], 19:00etatik aurrera, Ondarroako Kofradia Zaharrean.
Plataformako kideek nabarmendu dutenez,
batzarra irekia izango da, eta herritar guztiak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte. Aurreratu dutenez, Iparragirreren egungo osasun egoeraren berri emango dute bertan, eta era berean, etorkizunean martxan ipini nahi diren kanpainen berri ere emango dute.
Gaineratu dutenez, plataformak era batera edo bestera laguntzeko prest dauden
herritarren laguntza ere behar du. “Ibon eta larriki gaixo dauden presoen eskubideen aldeko mobilizazio kanpaina berri batekin hastekoak gara laister, eta horretarako jende gehiagoren beharra dugu nahitaez”.

Otegi eta Iriarte preso gaixoen senideekin. Argazkia: EH Bildu
Bestalde, atzo [irailak 5], Arnaldo Otegi eta Maddalen Iriarte gaixorik dauden hainbat presoen senideekin elkartu ziren. Ibon Iparragirreren ama bileran izan zen, eta beragaz batera, Txus Martin, Gorka Fraile, Josetxo Arizkuren, Jose Ramon Lopez de Abetxuko, Aitzol Gogorza, Jagoba Kodo, Ibon Fernandez Iradi, IƱaki Etxebarria eta Garikoitz Arruarteren senideek ere parte hartu zuten. Eurekin batera,
Etxerat elkarteko ordezkariak ere izan ziren.
Atzo egindako batzarrarean, hain zuzen ere, gaixorik dauden euskal presoen egoeraren inguruan informazioa senideengandik era zuzenean jasotzeko aukera izan zuten Otegik eta Iriartek, eta euskal presoen gaia lehen lerroan mantentzeko konpromisoa hartu zuten,
EH Bilduren izenean.