Gutxigorabehera
15,5 kilometroko proba izango da. 1
7:00etan Ondarroako Itsas Aurre plazan hasi, eta Berriatuatik eta Mendexatik pasatu ostean,
Lekeitioko plazan amaituko da lasterketa.
Ondarroan irteera neutralizatua egingo dutela azaldu dute.
Antolatzaileen berbetan, lehenengo korrikalariek ordu bete baino gutxiago beharko dute proba amaitzeko.
www.herrikrosa.eus atarian
eman behar da izena, eta
lasterketaren aurreko egunera arte eman daiteke izena.
15 euro ordaindu behar dira, eta 18 urtetik gorakoek parte hartu dezakete.
“Gaur goizean 35 korrikalari zeuden izena emanda. Horietatik batzuk eskualdeko herritarrak dira, eta badira, esaterako, nafarrak ere”.
Hain zuzen ere, lasterketaren antolatzaile diren Lekeitioko Tximista Atletismo taldeko kideek ahalik eta arinen izena emateko eskatu dute, antolaketa lanak errazteko.
Gizonezkoen zein emakumezkoen kategorietako irabazleek txapela, garaikurra eta 250 euroko diru saria jasoko dute. Bigarren sailkatuei garaikurra eta 150 euro emango dizkiete, eta hirugarrenei garaikurra eta 75 euro.
Era berean,
eskualdeko lehenengoak ere sarituko dituzte. 75 euro eta Villa Itxaso Hotelean gau bateko egonaldia (gosaria barne) irabaziko dituzte. Bigarren sailkatuek garaikurra eta 50 euro jasoko dituzte, eta hirugarrenek garaikurra eta 25 euro.
Bestalde, parte hartzaile guztiei eta laguntzaileei kamiseta bana emango diete.
Boluntarioak. Proba aurkezteko goizean egin duten agerraldian
boluntarioak behar dituztela adierazi dute. Beraz, laguntzeko prest dauden herritarrei honako bi helbideetako batera idazteko eskatu diete:
tximista@tximista.net edo
kirola@tximista.net.
Egokiena boluntarioak herri bakoitzean bertako bizilagunak izatea dela azaldu dute. Probaren hasieran eta bukaeran ez ezik, ibilbidean zehar egongo diren boluntarioak behar dituzte.

Eskualdeko herrietako udal ordezkariak, lasterketaren aurkezpenean.
Bi hornidura gune egongo dira; gutxigorabehera bosgarren eta hamargarren kilometroetan.
Lasterketak iraun bitartean,
BI-3438 errepidea moztuta egongo da. Beraz, lasterketa pasatuko den herri bakoitzeko udaleko kideek auzotarrei jakinaraziko diete denak jakinaren gainean egon daitezen.
Gainera,
partaideentzat autobus zerbitzua egongo dela jakitera eman dute. “Proba hasi aurretik Lekeitiotik Ondarroara joateko zein amaitu ostean, Ondarroara bueltatzeko”.
Urteetako ideia. Lea-Artibaiko herri askok beren lasterketak dituzte, baina, Tximista Atletismo taldeko kideek aspalditik zuten eskualde mailako zerbait antolatzeko asmoa.
Hain zuzen ere, Ondarroa, Markina-Xemein eta Lekeitio lotzen zituen proba egitea zen haien hasierako asmoa, baina, luzeegia zela konturatu ziren. “Urteetan egon gara halako zerbait egin behar zela pentsatzen. Ikusita kostaldeko bidea polita eta lasaia dela Ondarroatik Lekeitiora egitea erabaki genuen”.
Estreinako antolatu duten lasterketa urtero egitea da asmoa. Horretarako herritarren erantzuna ona izatea espero dute, eta proba arrakastatsua izatea: “Etorkizuna izatea nahi dugu; aurtengoa zerbaiten hasiera izanda, lasterketa klasika bat bihurtzea da gure ametsa”.