Bertso jaialdi jendetsua eskaini dute Ibarrak, Paiak, Labakak eta Arzallusek
Giro ederra egon da Errege Eguneko bertso jaialdian. Ohi modura, eta 'Ahuakemonala' aplikazioa erabilita, herriko berben inguruan bertsoak osatu behar izan dituzte bertsolariekOndarroako Bertsutan Bertso Eskolak eta Ondarroako Udalak antolatuta, bariku...
Giro ederra egon da Errege Eguneko bertso jaialdian. Ohi modura, eta ‘Ahuakemonala’ aplikazioa erabilita, herriko berben inguruan bertsoak osatu behar izan dituzte bertsolariek
Ondarroako Bertsutan Bertso Eskolak eta Ondarroako Udalak antolatuta, barikuan Bertso jaialdia egin zen Beikozini aretoan. Bertsolaritza munduan punta-puntan dabiltzan Ane Labakak, Iratxe Ibarrak, Fredi Paiak eta Amets Arzallusek eskaini zuten bertso saioa, eta gai jartzaile lanetan, ostera, EƱaut Lertxundi herriko bertso eskolako kidea aritu zen.Urtero modura giro ederra egon zen. Jende asko batu zen Errege Eguneko bertso saio berezian; hain zuzen ere, areto bete jende batu zen, beste behin ere. Publikoa gustura egon zen, eta bertsolarien ateraldiekin gozatu ederra hartzeko aukera eduki zuten aretoan bildu ziren bertsozaleek.
Agurra bota eta gero, bikoteka aritu ziren Lertxundik proposatutako gaien inguruan bertsotan.
Bikotekako lanak amaitu eta gero, berriz, argazki batzuk proiektatu zituzten, eta horien inguruan bertsotan aritu ziren, bakarka.
Lau bertsolariek beste hainbat ariketa bete behar izan zituzten. Tartean, besteak beste, herriko berben inguruan bertsoak osatu behar izan zituzten, herriko ohitura bihurtu den modura. Horretarako, Ahuakemonala aplikazioko hainbat berba erabili zituzten.