Bizkaia eta Gipuzkoa garaile GRAVNI-ko laugarren saioan
Bizkaitarrek 22 azpiko eta senior mailako partidak irabazi dituzte. Gipuzkoarrak jokatutako bi partidetan nagusitu dira. Lehenengo fasea domekan amaituko daGRAVNI txapelketaren sailkapen ligaxka azken txanpan sartu da, eta asteburuan jokatu den laugarr...
Bizkaitarrek 22 azpiko eta senior mailako partidak irabazi dituzte. Gipuzkoarrak jokatutako bi partidetan nagusitu dira. Lehenengo fasea domekan amaituko da
GRAVNI txapelketaren sailkapen ligaxka azken txanpan sartu da, eta asteburuan jokatu den laugarren jardunaldiak interes handiko norgehiagokak eskaini ditu. Bizkaia Iparraldegaz neurtu da, Gipuzkoa Arabagaz, eta Nafarroa Errioxagaz; Bizkaiko eta Gipuzkoako pilotariak nagusi izan dira.Berriz ere, Markina-Xemeingo Uni pilotalekuak hartu zituen Bizkaiko zesta-puntako norgehiagokak zapatuan. Bestalde, Mutrikuko Miruaitzen jokatu ziren Gipuzkoa eta Arabaren arteko partidak.
Markina-Xemeinen Iparraldeko bikotea izan zen nagusi gazte mailan, baina 22 azpiko eta senior mailako partidak Bizkaiak irabazi zituen. Gazte mailan, 35 eta 24 irabazi zieten Bixente Gonzalezek eta Pierre Harynordoquyk Urko Lekerikabeaskoa gernikarrari eta Danel Mandiola markina-xemeindarrari. 22 azpikoetan, berriz, 35 eta 27 irabazi zuten Iñaki Urriolabeitia eta Jon Mandiola markina-xemeindarrek, eta 35 eta 28 Antxon Alberdi etxebarritarrak eta Anton Gandiaga markina-xemeindarrak.
Bestalde, Mutrikun bi partida jokatu ziren. Ekaitzek eta Mikelek 35 eta 14 irabazi zioten arabako bikoteari, eta Cosmek eta Aitor Andonegik 5 tantoko aldeagaz lortu zuten garaipena, markagailua 35 eta 30 utzita.
Lehenengo fasea hilaren 9an amaituko da, beraz, selekzio guztiak dena ematen ari dira lidertza eta ondorengo finalerako txartela eskuratzeko. Finalerdiak apirilaren 21ean eta 22an lehiatuko dira.