Alzheimerdunen zaintzaileentzat proiektua aurkeztuko dute Zabielen
Alzheimer gaixotasuna duten pertsonak zaintzen dituztenentzako Memoria da etorkizuna proiektua aurkeztuko dute astelehenean, 19:00etan hasita, Zabiel kultur etxean.Gaixotasun hori pairatzen duten edota beste dementziaren bat daukaten pertsonak zaintzen...
Gaixotasun hori pairatzen duten edota beste dementziaren bat daukaten pertsonak zaintzen dituztenentzako heziketa berezia eskaintzea da proiektuaren xedea, eta edozein pertsonari zabalik dago. Zaintzaileei euren laneko egunerokotasunean beharrezkoak dituzten tresnak eskaini eta ezagutzera emango dizkiete.
Menpekotasun Legea
Gizarteak alzheimerra nola hautematen duen ikusita, eraldaketa sozial proaktibo bat sustatu nahi dute, azken batean 2006. urteko abenduaren 14an ateratako Menpekotasun Legea betetzeko. Lege hori betetzea ezinbestekotzat jotzen dute gaixotasunaren inguruan lanean dabil- tzan elkarte eta norbanakoek.
Asteleheneko hitzaldia Alzheimerraren Nazioarteko Egunari lotuta antolatu dute.