San Ignazioko kaltetuek elkarretaratzea egingo dute zapatuan
Euren etxebizitzetatik, lurretatik eta lokaletatik kanpo 19 hilabete daramatzatela gogorarazteko, San Ignazio kaleko kaltetuek elkarretaratzea egingo dute zapatuan. Batzeko ordua 11:00etan jarri dute, San Ignazio 42-B atariaren aurrean.Saiñazio Mendi ...
Saiñazio Mendi Azpixan gestorako kideek elkarretaratzera zapi gorriekin joateko deia egin diete herritar guztiei beste behin ere. Gogoratu nahi izan dute oraindik ere zazpi familia daudela euren etxebizitzetara ezin itzulita.