Euskadikorako kanporaketa jokatuko du Aratz Mugertzak
Aratz Mugertza aizkolari mutrikuarrak 2. mailako Euskadiko Txapelketako kanporaketa jokatuko du bihar. Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan daukate hitzordua jarrita, 18:00etan. Momentuz 11 aizkolarik eman dute kanporaketan parte hartzeko izena.Antolatzail...
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, kanporaketa horretan parte hartzen ez duten aizkolariek maila galduko dute, eta datorren urtean 3. mailan lehiatu beharko dira. Horietako hiru dira, hain zuzen, Floren Nazabal, Ander Erasun eta Aitor Senosiain.
Aizkolariek 54 untzako hiru enbor, 60 untzako enbor bat eta 72 untzako beste enbor bat moztu beharko dituzte biharko txapelketan.