Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Zenbait aldaketekin lehiatuko dute bihar Eako II. Mendi duatloia

Ibilbide eta ordutegi aldaketekin iritsiko da aurten proba. Berritasun legez, bikoteka erreleboka burutu ahalko da aurten proba. Umeen mendi duatloia egingo dute, lehenengozII. Mendi duatloia lehiatuko dute bihar, Ean. Iazko probagaz alderatuta, zenbai...

Izaro Mendieta
Lea-Artibai eta Mutriku
2017/10/06

Ibilbide eta ordutegi aldaketekin iritsiko da aurten proba. Berritasun legez, bikoteka erreleboka burutu ahalko da aurten proba. Umeen mendi duatloia egingo dute, lehenengoz

II. Mendi duatloia lehiatuko dute bihar, Ean. Iazko probagaz alderatuta, zenbait aldaketa egongo direla aurreratu dute antolatzaileek. Gainera, helduek ez ezik, umeek ere parte hartu ahalko dute zapatuan, beraientzako duatloia prestatu baitute.

Gaur gauerdian amaituko da aurretiaz izena emateko epea, eta atzo eguerdirako 20 pertsonek zeukaten izena emanda www.kirolprobak.com webgunean. Hala ere, antolatzaileek aipatu dute, guztira, 70 bat parte hartzaile espero dituztela zapaturako.

Eako proba hori Euskal Herriko VII. Mendi Duatloi Zirkuiturako puntuagarria da, eta orain arte kostaldeko proba bakarra zen. Dena den, aurten, Getarian ere proba lehiatuko dutela jakinarazi dute.

Iaz bezala, frontoian hasi eta bukatuko dute parte hartzaileek mendi duatloia; hala ere, ibilbidean aldaketa batzuk izango direla aurreratu dute. Hasteko, 7,2 kilometroko ibilbidea egin beharko dute arineketan parte hartzaileek udako martxako ibilbidea sartuko dute, eta jarraian bizikletak hartu eta 14,5 kilometroko zirkuitua egin beharko dute itsaso alderantz gehiago jaitsiko dira. Proba korrika bukatuko dute, herritik eta moilatik 1,5 kilometro eginez.

Aurten, gainera, berritasun legez, parte hartzaileek bikoteka erreleboka burutu ahal izango dute proba.

Iaz goizez lehiatu baziren ere, aurten arratsaldez ariko dira parte hartzaileak. Hain justu, 16:00etan dute ordua proba hasteko. Horren aurretik, baina, I. umeen mendi duatloia egingo dute, 15:00etan hasita. Parte hartzaile txikienek 1,5 kilometro egin beharko dituzte korrika, kilometro 1 bizikletan, eta beste 500 metro arineketan eginda bukatuko dute proba.

Aurreikuspenen arabera eguraldi ona egingo duela eta, pozik daude antolatzaileak, eta proba antolatzen lanean aritutakoak eskertu gura izan dituzte, «horien laguntza barik ez dagoelako ezer».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.