Bittor Astigarragak irabazi du Barinagako Hiru Txirlo lehiaketa
Asola Berriko Bittor Astigarraga izan zen nagusi zapatu arratsaldean Markina-Xemeingo Barinaga auzoko bolatokian ospatu zen Euskal Herriko 28. Hiru Txirlo Bolo Txapelketaren bigarren jardunaldian.Astigarragak Elgetako Sebas Aranzabalegaz eta Iruzubieta...
Astigarragak Elgetako Sebas Aranzabalegaz eta Iruzubietako Sabin Arriagagaz berdindu zuen; hirurek zazpi txirlo bota zituzten. Txirlo bat gutxiago lortu zituzten, berriz, Asola Berriko Sergio Rodriguezek, Iruzubietako Segundo Pagaegik eta San Miguelgo Xabier Loiolak.
Denetara 47 bolarik parte hartu zuten Barinagako bolatokian jokatutako bigarren jardunaldian.
Hirugarren tiraldia urriaren 21ean izango da. Asola Berrin jokatuko dute (Eibar).