Sormena lantzeko idazketa tailerra antolatu du udalak
8 eta 14 urte bitarteko umeengan irakurzaletasuna suspertu asmoz, Busturiko Udalak sormena lantzeko idazketa tailer bat antolatu du.Ekimena urria erdialdean hasi eta abendua bitartean egingo da, ondorengo egunetan: urriak 18, azaroak 8, 15 eta 22 eta ...
Ekimena urria erdialdean hasi eta abendua bitartean egingo da, ondorengo egunetan: urriak 18, azaroak 8, 15 eta 22 eta abenduak 13 eta 20. Saioen iraupena ordubetekoa izango da; 16:30ean hasi eta 17:30era arte emango dute.
Azaldu dutenez, umeen gurariak, interesak edota fantasia pertsonalak abiapuntu hartuta, ariketak, jokoak eta hainbat dinamika egingo dituzte sormena lantzeko idazketa tailerrean, «umeen irakurzaletasuna suspertzeko, alde batetik, eta liburuekiko atxikimendua sortzeko, bestetik».
Izena eman behar da
Tailerra Busturiko liburutegian eskainiko da, eta parte hartu gura duten horiek aurretiaz eman beharko dute izena liburutegian bertan; bihar da tailerrerako izena emateko azkenengo eguna.