Zumaian irabazita, finalaurrekorako txartela lortu du Nerea Ibarzabalek
Aitzuri pilotalekuan jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren final laurdenean nagusitu da markina-xemeindarra. Onintza Enbeita muxikarra laugarren gelditu da ZallanZumaian jokatu den final laurdena irabazi du Nerea Ibarzabal markina-xemeind...
Aitzuri pilotalekuan jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren final laurdenean nagusitu da markina-xemeindarra. Onintza Enbeita muxikarra laugarren gelditu da Zallan
Zumaian jokatu den final laurdena irabazi du Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrak. Zumaiako saioa irabazita, azaroaren 4an Maule-Lextarren jokatuko den finalaurrekoetan egongo da. BeƱat Gaztelumendi izango du bertsokide, oraindik zehazteko dauden beste lau parte hartzailegaz batera.Aitzuri pilotalekuan jokatu zen domekan Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren final laurdena. Marta Ugartek aurkeztu zuen saioa, eta Nerea Ibarzabalez gain, beste bost bertsolari igo ziren oholtzara: Ibon Ajuriagojeaskoa gernikarra, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo eta Asier Otamendi.
Binaka aritu ziren lehenengo, zortziko handian eta txikian; puntu-erantzunetan ondoren; binaka berriro ere hamarreko txikian; eta, azkenik, kartzelako lanagaz biribildu zuten eginbeharrekoa. Ibarzabalek 698,5 puntu lortu zituen, 661,5 eskuratu zituzten Nahikari Gabilondok eta Miren Artetxek, 627,5 Arkaitz Oiartzabal Xamoak, 617,5 Asier Otamendik eta 616 Ibon Ajuriagojeaskoak.
Beste alde batetik, zapatuan Zallan jokatu zen laugarren final laurdenean aritu zen Onintza Enbeita muxikarra, eta laugarren gelditu zen sailkapenean, 640,5 puntugaz.
Final laurden bakarra gelditzen da finalaurrekoetan nortzuk egongo diren zehazteko, zapatuan Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko dena. Azken saio horretan parte hartuko du, gainera, Xabat Galletebeitia bertsolari lekeitiarrak.
Final laurden bakoitzeko irabazleez gain, punturik gehien batzen dituzten bertsolariekin osatuko da finalaurrekoetara igaroko den 24 laguneko taldea.