Kuadrilla Egun girotsua
XI. Kuadrilla Eguna ospatu dute Ispasterren. Beste behin ere, kuadrillen arteko giro ona izan da nagusi. Eguraldi onagaz, aurten bazkaria kanpoko frontoian egin ahal izan dute. Egun osoko jaia goi-goitik ospatu dute.Herriko auzo guztietatik etorritako ...
XI. Kuadrilla Eguna ospatu dute Ispasterren. Beste behin ere, kuadrillen arteko giro ona izan da nagusi. Eguraldi onagaz, aurten bazkaria kanpoko frontoian egin ahal izan dute. Egun osoko jaia goi-goitik ospatu dute.
Herriko auzo guztietatik etorritako eta adin guztietako 234 pertsona batu ziren zapatuan bazkaritan Ispasterren. Eguraldi onak lagunduta, bakoitzak bere kuadrillaren kamiseta soinean jantzi eta kalera atera ziren Ispasterko XI. Kuadrilla Eguna ospatzera.Herritarrek bazkaria prestatzen zuten bitartean, EinGo taldeak girotu zuen goiza, eta herritarrak kantuan eta dantzan aritu ziren.
Bazkalostean, ostera, bola eta txapel jaurtiketan jardun zuten ispastertarrek. Bola Txapelketan Jon Meabe izan zen garailea, IƱaki Amias bigarren eta Xabier Laka hirugarren, eta sari modura, izen ematean batutako dirua jaso zuten.
Txapel Jaurtiketa Txapelketan Aitor Madarieta izan zen garailea, beste tiratzaile bategaz berdinketa hautsi ondoren, eta sari bezala txapela eraman zuen.
Oro har, lagunartean batuta, eguna girotsu joan zen. Eta urtero gertatu bezala, kuadrillen arteko giro ona eta elkarlana izan ziren nagusi.
Beste behin ere, Kuadrilla Eguna herritarrentzako egun handia dela ageri-agerian geratu zen zapatuan.