V. Argazki Lehiaketa martxan dago
Ondarroako Zaldupe Eskolako Hondar Ahua guraso elkarteak V. Argazki Lehiaketa abiatu du Marabilli Sormen Festibalaren baitan.Aukeratutako gaia Bizitxi marabilli re da, eta urriaren 30eko 16:00ak arteko epea dago argazkiak aurkezteko. Zaldupe eskolagaz ...
Aukeratutako gaia Bizitxi marabilli re da, eta urriaren 30eko 16:00ak arteko epea dago argazkiak aurkezteko. Zaldupe eskolagaz batera, hainbat sari banatuko ditu guraso elkarteak.
Sari banaketaren epaimahaia Ondarroako Argazkizaleak Antxo2 taldeko kideek osatuko dute. Argazkia gutunazal batean aurkeztu behar da, Zaldupe eskolako idazkaritzan edo eskolako ikaslea izanez gero, tutoreari emanda.
Argazkiak parte hartzaileek eurek ateratakoak izan behar dute, eta bakoitzak bakarrik bat aurkeztu ahalko du. Argazkiak kameragaz, mugikorragaz edo beste edozein gailugaz egindakoak izan daitezke. Argazkiak ez du ezer idatzita eduki behar, baina bidali beharreko gutunazalean, izen-abizenak, ikasmaila, adina eta argazkia non atera den adierazi beharko da.
Sariak azaroaren 3an banatuko dituzte. Zaldupe eskolako areto nagusian egingo da banaketa, 15:30ean hasita.
Lehiaketan parte hartzen duten guztien artean hainbat sari banatuko ditu epaimahaiak, adineka banatuta.
6-7 urteko irabazleak bost pertsonentzako zaldi irteera bat eskuratuko du; 8-9 urtekoentzako saria bost pertsonentzako surf ikastaro bat izango da; 10-11 urteko irabazleak rafting irteera bat irabaziko du, hori ere, bost pertsonentzat. Eta azkenik, 18 urtetik gorako irabazlearentzako saria opari kutxa bat izango da, gau bateko egonaldi eta gosariagaz.