Izaro Subek Euskadiko kluben arteko txapelketa irabazi du
Euskadiko kluben arteko txapelketa lehiatu zen domekan Orion, eta Bermeoko Izaro Sub taldeko ordezkariek hirugarren urtez jarraian lortu zuten Euskadiko txapeldun izatea.53.965 puntugaz nagusitu zen talde bermeotarra. Getxo sailkatu zen bigarren (51.46...
53.965 puntugaz nagusitu zen talde bermeotarra. Getxo sailkatu zen bigarren (51.460 puntu) eta SAS Real Sociedad 4 izan zen hirugarrena (43.590 puntu).
Hamazazpi klubetako kideek lehiatu zuten Euskadiko Txapelketa, eta Izaro Sub taldeak 25 arrain hartu zituen.
Espainiako Txapelketan moduan, Euskadikoan ere Lander Aurrekoetxea, Jon Mikel Bikandi eta Irkus Abetxuko izan ziren domekan Izaro Sub taldeko ordezkariak. Irailaren 23an Kantabrian lehiatu zuten Espainiako Txapelketan bosgarren sailkatu zen talde bermeotarra.
Balorazio ona
Oriotik Igeldora arteko eremuan egin zuten arrantza, 09:00etan hasi eta 14:00ak arte. Balorazio ona egin dute bermeotarrek: «Txarto hasi arren, gero hobeto aritu ginen. Besteren artean, muxarrak, lupinak, agin zorrotzak eta lazunak harrapatu genituen».
Bermeotarrek Orion izandako giroa eta antolatzaileen lana nabarmendu dituzte.