Zaldi-mando proben sariketaren lehen saioa lehiatuko dute gaur
Ispasterko harriagaz egingo dituzte demak. Txapeldunak 750 euro, manta eta txapela irabaziko ditu. Halaber, Lea-Artibaiko lehenengo sailkatuak 120 euro jasoko dituGaur hasiko da Ispasterko 32. Zaldi-Mando Proben Sariketa, eta bihar eta domekan egingo d...
Ispasterko harriagaz egingo dituzte demak. Txapeldunak 750 euro, manta eta txapela irabaziko ditu. Halaber, Lea-Artibaiko lehenengo sailkatuak 120 euro jasoko ditu
Gaur hasiko da Ispasterko 32. Zaldi-Mando Proben Sariketa, eta bihar eta domekan egingo dituzte beste bi saioak. Gaur arratsaldean egingo den deman Aulestiko Juan Uriarteren, Markina-Xemeingo Patxua taberna- koen eta Berangoko Goitiaren zaldi-mandoak ariko dira zein baino zein gehiago.Bihar Aulestiko Kobaren, Bermeoko Irati Erauzkinen eta Laukizko Totxiren abereen txanda izango da, eta domekan, ostera, Aulestiko Maider Uriarteren eta Gamizko Construcciones Torrontegiren zaldi-mandoak lehi- atuko dira. Probetan Ispasterko harria erabiliko dute, eta Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundearen ordezkariek kontrolatuko dituzte.
Abereen oinarrizko pisua 400 kilokoa izango da, eta saio bakoitza hasi baino ordubete lehenago pisatuko dituzte.
Sariak
Zaldi-mando proben sariketaren irabazleak 750 euro, manta eta txapela jasoko ditu; txapeldunordeak 650 euro eskuratuko ditu, eta hirugarren geratzen denak, 575 euro. Zortzigarren sailkatura arteko sariak prestatu dituzte. Era berean, Lea-Artibaiko lehenengo hirurentzat sari bereziak egongo direla jakinarazi dute. Eskualdeko onenak 120 euro irabaziko ditu, bigarren sailkatuak 100 euro eta hirugarrenak 90 euro.