Avia Xistera zirkuituaren finalak jokatuko dira gaur, Berriatuan
Avia Xistera zirkuituaren gazte eta senior mailako finalak jokatuko dira gaur, 19:30ean, Berriatuko Mendibarren frontoian.Gazteen finala jokatuko da lehendabizi. Unax Vidalek eta Iñaki Egiak osatutako bikotea Bixente Gonzalez eta Mathieu Bohoteguyren ...
Gazteen finala jokatuko da lehendabizi. Unax Vidalek eta Iñaki Egiak osatutako bikotea Bixente Gonzalez eta Mathieu Bohoteguyren aurka ariko da. Seniorretan, ostera, Ekaitz Mendizabal eta Mikel Mantzisidorrek Ibai Iturrinok eta Jon Mandiolak osatutako bikotearen aurka jokatuko dute. Xisteraren webgunean streaming bidez ikusi ahalko dira finalak.