Belaunaldien arteko martxa egingo dute hilaren 21ean
GAUTEGIZ ARTEAGA // Hirugarren urtez, belaunaldien arteko martxa antolatu dute Gautegiz Arteagan. Hain justu, urriaren 21ean egingo dute aipatu ibilaldia, eta martxa laburraren eta luzearen artean aukeratu ahalko da; 5 kilometrokoa izango da lehena, et...
GAUTEGIZ ARTEAGA // Hirugarren urtez, belaunaldien arteko martxa antolatu dute Gautegiz Arteagan. Hain justu, urriaren 21ean egingo dute aipatu ibilaldia, eta martxa laburraren eta luzearen artean aukeratu ahalko da; 5 kilometrokoa izango da lehena, eta 10ekoa, aldiz, bigarrena. Batean zein bestean parte hartzen dutenak 11:00etan herriko plazatik aterako dira. Parte hartzeko izena eman behar da, kultur etxean.