Bularreko minbiziaren aurkako ekintzak egingo dituzte bihar, Mutrikun
Martxa egingo dute 13:00etan, Beheko Plazatik Txurruka Plazaraino. Mosaiko erraldoia eginez, lazo arrosa ere irudikatuko dute. Kamiseta arrosekin joateko deia egin dute antolatzaileekBularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da urriaren 19a. Eta ...
Martxa egingo dute 13:00etan, Beheko Plazatik Txurruka Plazaraino. Mosaiko erraldoia eginez, lazo arrosa ere irudikatuko dute. Kamiseta arrosekin joateko deia egin dute antolatzaileek
Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da urriaren 19a. Eta egun horren harira, hainbat ekintza egingo dituzte bihar, Mutrikun.Egitaraua Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta Katxalin elkarteak antolatu dute. Alde batetik, bularreko minbiziaren aurkako martxa egingo dute, eta bestetik, mosaiko erraldoia osatuko dute.
Martxa Beheko Plazatik Txurruka Plazaraino izango da, 13:00etan. Geroago, Txurruka Plazan bularreko minbiziaren irudi den lazo arrosa irudikatuko dute mosaiko erraldoi batekin. Azkenik, minbizia hori jasan duten emakumeen omenez puxika arrosak askatuko dituzte.
Antolatzaileen eskaerak
Antolatzaileek Beheko Plazara joan eta martxan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Lehenengo ekintza 13:00etan hasiko bada ere, 12:00etatik aurrera lazo arrosa txikiak, zapiak eta puxikak banatzen ariko dira. Martxa egin eta gero egingo den mosaikorako, antolatzaileek kamiseta arrosa eramateko eskatu dute. Kamisetarik ez daukatenek 8 euroren truke erosi ahalko dute momentuan bertan.
Ekintzan parte hartzeko aurretiaz izena emateko eskatu dute antolatzaileek. Horretarako, 943-20 24 92 edo 943-60 33 78 telefono zenbakietara deitu edo Minbiziaren Aurkako Elkartearen edo turismo bulegoko posta elektronikoetara idatzi behar da (bajodeba@aecc.es edo turismo@mutriku.net).