Ekolapiko Eguna ospatuko dute etzi, Markina-Xemeinen
Ekolapiko Egunaren bigarren saioa ospatuko dute etzi, Markina-Xemeinen. Ikastetxeetako jangeletan elikadura ekologikoa, bertakoa eta garaikoa egotea aldarrikatuko dute egun osoan egongo diren antzerki-saio, elikagai-dastaketa eta jolasen bitartez.Elika...
Elikadura ekologikoaren, garaikoaren eta gertukoaren kontzeptua aldarrikatzeko agertoki bat jarriko dute Abesua kalean. Bertan, Mary Chantilly nazioarteko sukaldari ospetsuak menu bat osatzeko abangoardiako zenbait sukaldaritza teknika ezagutzera emango ditu modu didaktikoan, eta, ondoren, produktu ekologikoen dastaketa egingo da.
Zabalik eta doan
Hiru erakustaldi egingo ditu euskaraz, 12:00etan, 13:00etan eta 17:00etan. 17:45etik aurrera, berriz, barazkien olinpiadak hasiko dira: baratzeko elikagaietan oinarritutako kooperazio eta lehiaketa bidezko jolas sorta bat. Antolatzaileek azaldu dutenez, saio gastronomikoak zein olinpiadak doakoak izango dira, eta herritar guztiei zabalik daudela azpimarratu dute.
ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak, Cristina Enea Fundazioak eta Biolur-Gipuzkoa Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkarteak bultzatzen duten Ekolapiko egitasmoak ikastetxeetan elikadura ekologikoa eta garaikoa ezartzea sustatzen du, tokian tokiko baserritar eta ekoizleen laguntzagaz. «Eitasmo osasuntsua da ikasleentzat, modu osasungarrian elikatzeko aukera ematen duelako, baina baita ere planetarentzako onuragarria delako, bestelako ekoizpen eta merkaturatze moduen eragina saihesten duelako».