Ugaitz Mugertza seigarren sailkatu da Euskadiko txapelketan
Ugaitz Mugertza aizkolari mutrikuarra seigarren sailkatu zen domekan Donostian jokatutako Euskadiko Lehen Mailako Aizkora Txapelketaren finalean.46 minutu eta 45 segundo behar izan zituen Mugertzak lan guztiak amaitzeko. Aitzol Atutxa dimoztarrak jantz...
46 minutu eta 45 segundo behar izan zituen Mugertzak lan guztiak amaitzeko. Aitzol Atutxa dimoztarrak jantzi zuen txapela, laugarrenez, Iker Vicenteri 18 segundo aterata.
Atutxak 1.29ko denboran moztu zuen lehen enborra, Iker Vicente zen bigarrena, eta Mugertza hirugarrena, momentu horretan. Mutrikuarrak nafarrarekin lehiatu zuen bigarren postua. Hori izan zen aurreren egon zen unea. Hortik aurrera, aurkariek aurrea hartu zieten apurka-apurka.
Azken sailkapenean, Mikel Larrañaga izan zen hirugarrena, 43.50eko denborarekin; laugarren, Iñaki Azurmendi, 44.07ko denbora eginda, eta bosgarrena izan zen Joseba Otaegik 44.39ko denbora markatu zuen probaren amaieran.