Mutrikuko Udalak eta MUBAE elkarteak lagapen hitzarmen bat sinatu dute
Baserritarren arteko harremanak indartzea eta baserritar eta erakundeen arteko harremanak sustatzea dira hitzarmenaren helburuak. Lagapenak 10 urterako iraupena edukiko duMutrikuko Udalak eta MUBAE baserritarren elkarteak lagapen hitzarmen bat sinatu z...
Baserritarren arteko harremanak indartzea eta baserritar eta erakundeen arteko harremanak sustatzea dira hitzarmenaren helburuak. Lagapenak 10 urterako iraupena edukiko du
Mutrikuko Udalak eta MUBAE baserritarren elkarteak lagapen hitzarmen bat sinatu zuten Mutrikuko Udaletxean.Urte luzez Mutrikuko nekazaritza sektorean dihardutenen eskaria betetzea izan da hitzarmenaren helburua. Nekazariek ez zeukaten euren gaiak landu eta biltzeko tokirik, eta beharrizan hori are gehiago nabarmendu da MUBAE elkartearen sorrerarekin. Elkarte honen helburuak baserriko jarduerak bultzatu eta garatzea, baserritarren arteko harremanak indartzea eta baserritar eta erakundeen arteko harremanak sustatzea dira, eta guzti hori gauzatu ahal izateko biltoki baten beharra zeukatela adierazi dute.
2015eko abenduaren 16an Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Mutrikuko Udalaren arteko lankidetza hitzarmen baten baitan, Mutriku 2020 Garapen Jasangarria izeneko programan herriko nekazaritza eta landa eremua indartzeko eta landa eremuko auzo dinamikak indartzeko lokal bat egokitu zuen Udalak.
Beharrizan hau asetzeko asmoarekin, iaz eta aurten Mutrikuko Udalak Ondabarro futbol zelaia izandako lurretan dagoen eraikuntza eraberritu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Eguaztenean sinatu zuten hitzarmena udaletxean Joxe Angel Lizardi alkateak eta MUBAE elkarteko presidente Jose Mari Kalzakortak. Hitzarmenean sinatu zutenaren arabera, erabilera-lagapena 10 urterako izango da, eta hitzarmena urtez-urte berrituko da automatikoki bi aldeek aurkakorik esaten ez badute.
Udalak nabarmendu nahi izan zuen lagapenaren barruan soilik lokalaren erabilera dagoela, eta ez alboko lur eremuarena.