Nepaletik Markina-Xemeinera
Tato Edroso argazkilari eta musikariaren eskutik, ontzi tibetarren tailerra eta Nepaleko argazkien proiekzioaz irudikatutako kontzertua egin dituzte asteburuan Markina-Xemeinen.Nepaleko xarma Markina-Xemeinera ailegatu da asteburuan. Nepal. Bizitzaren ...
Tato Edroso argazkilari eta musikariaren eskutik, ontzi tibetarren tailerra eta Nepaleko argazkien proiekzioaz irudikatutako kontzertua egin dituzte asteburuan Markina-Xemeinen.
Nepaleko xarma Markina-Xemeinera ailegatu da asteburuan. Nepal. Bizitzaren zikloa izenburupean ontzi tibetarrak zer diren, nondik datozen eta nola erabiltzen diren ikasteko aukera eduki zuten herritarrek zapatu goizean. Horrez gain, iluntzean, ontzi tibetarren kontzertuagaz gozatu ahal izan zen Arretxinagako ermitan.10:00etatik 13:00etar egin zuten ontzi tibetarren inguruko tailerra Uhagon kulturgunean. Horretan 15 lagun inguruk parte hartu zuten. Tailerra Tato Edroso musikari eta argazkilariak gidatu zuen. Ontzien inguruko azalpenak entzun ondoren, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera eduki zuten parte hartzaileek. Horrela, bikoteka antolatuta, ontzien magia lehen pertsonan ezagutu zuten.
Oro har, tailerra erlaxatzekoa izan zen, eta bat baino gehiago barri-barri eginda atera ziren Uhagonetik.
Emanaldia, Arretxinagan
19:00etan, ostera, Arretxinagako ermita emanaldi berezi baten lekuko bihurtu zen. Nepaleko lurrikararen aurreko eta ondorengo argazkiak proiektatzen zituzten bitartean, emanaldi lasaigarri bezain sentikorra eskaini zuen Edrosok ontzi tibetarrekin, gong eta banbuzko txirulagaz (basuri). Horrez gain, Edrosok proiektatzen ziren argazkien inguruko azalpenak ere eskaini zituen. Emanaldian 20 lagun inguru bildu ziren.
Edonola ere, goizeko tailerragaz eta iluntzeko kontzertuagaz eta proiekzioagaz, Nepaleko ohiturak bertatik bertara ezagutzeko aukera eduki zuten herritarrek.