Iparragirre aske lagatzeko exijituko dute bihar, Lekeition
Enkartelada ibiltaria amaitu eta gero hasiko da manifestazioa. Preso ondarrutarra aske geratu arte borrokan jarraitzeko konpromisoa agertu duteIbon Iparragirre preso gaixo larri ondarrutarra etxera ekartzea eskatzeko manifestazioa egingo dute Lekeition...
Enkartelada ibiltaria amaitu eta gero hasiko da manifestazioa. Preso ondarrutarra aske geratu arte borrokan jarraitzeko konpromisoa agertu dute
Ibon Iparragirre preso gaixo larri ondarrutarra etxera ekartzea eskatzeko manifestazioa egingo dute Lekeition, Kalera Kalera dinamikak deituta. Eskolapetik hasiko da manifestazioa, enkartelada ibiltaria amaitu eta gero, 20:00ak aldera, Ibon behingoz kalera! lelopean.Ibon Iparragirreren egoera larria salatzeko Lekittoko Kalera Kalera dinamikak presoaren «berehalako askatasuna» exijitzen du. Iparragirreren osasuna kritikoa da. Horrela, Espainiako Auzitegi Nazionaleko medikuak dio Iparragirrek edozein gorabehera edukiz gero, hil egin daitekeela. Eta hala jakinarazi dio Espainiako Espetxe Zaintzako epaileari. Alcala Meco espetxeko (Madril, Espania) medikuaren esku utzi du epaileak Iparragirre aske uztea. «Epaileak ez du bere ardura betetzen», dio Lekittoko Kalera Kalerak.
Espetxeko medikuak, forentseak eta Jose Luis Castro epaileak Ibon Iparragirre espetxetik ez ateratzea kritikatu dute. «Bai epaileak, bai forentseak eta baita ere espetxeko medikuak ondo dakite Ibon azkenetan dagoela, baina, hala ere, ez dute hartzen hartu behar luketen erabaki zuzen eta gizalegezkoa: Ibon Kaleratzea».
Manifestaziorako deia egitez batera, preso ondarrutarra aske geratu arte borrokan jarraitzeko konpromisoa agertu dute.