Poligonoetan banda zabaleko sare berria zabaltzeko laguntzak daude
Eusko Jaurlaritzak belaunaldi berriko banda zabaleko sareak zabaltzeko ditu laguntzak emango ditu. Industrialdeek gehienez 16 hilabeteko epea dute proiektua gauzatzekoUrriaren 17an Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Bileran 2017rako Araba, Bizkaia eta Gipuzk...
Eusko Jaurlaritzak belaunaldi berriko banda zabaleko sareak zabaltzeko ditu laguntzak emango ditu. Industrialdeek gehienez 16 hilabeteko epea dute proiektua gauzatzeko
Urriaren 17an Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Bileran 2017rako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako industrialdeetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak zabaltzeko laguntzen programaren deialdiari buruzko ebazpena onartu zuten.Hain zuzen, ekonomia jarduerak burutzen diren edo burutzea aurreikusita dagoen, eta NGA gune zuri moduan sailkatuta dauden banda zabal ultralasterreko sareak zabaltzeko diru laguntzak ematea da egitasmo horren helburua.
NGA banda zabaleko baldintzetan Interneten sartzeko zerbitzuak ahalbidetzen dituen telekomunikazioen azpiegiturarik ez dutenak dira NGA gune zuriak.
PEBA ekimenaren bigarren fase honetan, 7.977.068,10 euro bideratuko dituzte 146 enpresa-poligonoetan 1.132 enpresa daude eta 20.575 langile biltzen dira horietan aurkeztutako proiektuak gauzatzeko. Eta hamasei hilabeteko epea ezarri dute horretarako.
Aldundiekin elkarlanean
Egitasmoa Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien arteko lankidetzaren bitartez gauzatuko da.
Operadore izaera duten sektore pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak dira deialdi horretan aurreikusitako diru laguntzen onuradunak.
Iazko deialdian 225 enpresa-poligonoetan hedatu zuren belaunaldi berriko banda zabaleko sarea (3.346 enpresa eta 48.214 langile izan ziren onuradunak).
Beraz, bi deialdiak batuz, 15 milioi euroko laguntzak bideratu dituzte 371 industrialdeetara, eta horrela, Europako Agenda Digitalen bidea jarraitu, eta 4.0 Industria berriaren beharrei erantzun diezaiekete.