'Emakumeak, arraza eta klasea' liburua landuko dute Danele Sarriugartegaz
Ikastaroa Etxelilan emango dute. Lehen saioa azaroaren 3 arratsaldez izango da, eta beste biak azaroaren 10ean arratsaldez eta 4an goizez. Aurretiaz izena eman behar da parte hartzekoEmakumeak, arraza eta klasea izenburua duen liburuaren inguruko ikast...
Ikastaroa Etxelilan emango dute. Lehen saioa azaroaren 3 arratsaldez izango da, eta beste biak azaroaren 10ean arratsaldez eta 4an goizez. Aurretiaz izena eman behar da parte hartzeko
Emakumeak, arraza eta klasea izenburua duen liburuaren inguruko ikastaroa emango dute Ondarroako Etxelila Emakumin Topalekuan Danele Sarriugarte Mochales irakasle, idazle eta itzultzaileagaz.Angela Davisek idatzitako liburuaren itzulpena egin du Sarriugartek, eta hiru egunetan emango du ikastaroa, Ondarroako Udaleko Berdintasun Sailaren eskutik.
Antolatzaileen esanetan, «liburu mamitsua eta eragin handikoa» da Emakumeak, arraza eta klasea. Hori dela eta, ikastaroan edukiak sakonago landuko dituzte, sasoiko beste pentsalari eta idazle batzuen lanekin lotuko dituzte, eta gaur egungo egoerari ere erreparatuko diote. Bestalde, liburuak Euskal Herrian edukitako harreraz ere mintzatuko direla esan dute.
Ikastaroa azaroaren 3an, 4an eta 10ean egingo da. Berdintasun Sailak adierazi duenez, azaroaren 3 eta 10eko saioak arratsaldez izango dira, 16.00etatik 20:00etara, eta azaroaren 4koa, berriz, zapatua izanda, goizez, 09:30etik 13:00etara.
Ikastaroan parte hartu ahal izateko, aurretiaz izena eman behar da. Horretarako, Etxelilako 94-613 40 08 telefono zenbakira deitu edo etxelila@ondarroa.eus helbidera idatzi behar da, 16:30etik 20:30era. Berdintasun sailean ere eman daiteke izena, 94-683 3670 telefono zenbakira deituz edo emakume@ondarroa.eus helbidera idatziz, 09:00etatik 14:00etara.