Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Argentina, bizitza berri baterako aukera

Urriaren hasieran hil zen Argentinan Dolores Garate Zabala markinarra. 36ko gerratik ihesi alde egin zuen senarragaz eta semeagaz batera. 23 urte zituela joan zen herritik, eta 80 urtez bizi izan zen 9 De Julio herrian, sekula sorterrira itzuli barik.U...

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2017/11/03

Urriaren hasieran hil zen Argentinan Dolores Garate Zabala markinarra. 36ko gerratik ihesi alde egin zuen senarragaz eta semeagaz batera. 23 urte zituela joan zen herritik, eta 80 urtez bizi izan zen 9 De Julio herrian, sekula sorterrira itzuli barik.

Urriaren 3an hil zen Argentinan, 103 urte zituela, Dolores Garate Zabala (1914ko apirilaren 3an jaioa). Markinarra izan arren, Osolo Etxebarri baserrikoa hain zuzen, askorentzat ez da ezaguna izango, 36ko gerra garaian utzi baitzuen herria, gerraren atzaparretatik ihesi.

Bateren batek salatu ahal zituen beldur, Frantziara alde egin zuten, lehenbizi, bere senar Felix Apraiz eta biek. Eurekin eraman zuten semea, Peli. Urte gutxira, Bigarren Mundu Gerra hastean, Argentinara joateko erabakia hartu zuten, bertan bizi ziren-eta Apraizen anaia bi. Hiru urtez Frantzian bizi ostean, 1939ko urriaren 11n Buenos Airesko portura ailegatu ziren, 45 eguneko bidaia nekagarri eta beldurgarri baten ostean.

Argentinako 9 De Julio herrian, Buenos Airestik lau ordutara, hasi zuen bizimodu berria, eta 1946 urtean Casa Apraiz izeneko saltokia zabaldu zuten. Bertan egin zuen lan baita ere seme Pelik.

60ko urteetan, La Rioja kalera lekualdatu zuten denda, eta 57 urteren ondoren, 2003an, utzi zuten. Beste alaba bat ere eduki zuen bikoteak, Edurne, eta urteak joan-etorrian herri horretan egin zuen bizimodua Dolores Garatek ia 80 urtez.

Urte horietan guztietan ez zituen etxekoak eta jaioterria sekula ahaztu, eta esan zuenez, 100 urte bete zituenean Markina-Xemeingo Udalak bidalitako eskutitza asko estimatu zuen.

Azkenera arte egon zen Euskal Herriko sendiagaz kontaktuan, eta haren oinordekoak Euskal Herrira etorri izan badira ere, bera ez zen itzuli sekula.

Gurutzatutako bizitzak

Askori gertatu bezala, 36ko gerrak Dolores Garateren bizitza erabat aldatu zuen, erbestera alde egitera behartu zuenean. 1936ko uztailaren 17an gertatu zen Errepublikaren aurkako militarren altxamendua, eta egunez egun gauzak gogortzen joan ziren markinar eta xemeindarrentzat ere. Hala, ahal zuten apurra izara artean batu eta Frantziarantz jo zuten Garatek eta haren senar Felix Apraizek. Landetan basoak garbitzen aritu zen Apraiz, eta etxetik hurran egonik, Dolores Garate herrira itzuli zen familia ikustera.

1937ko apirilaren 25ean bonbardatu zuten azkenengoz Markina. Estalitako plaza, frontoia eta etxe batzuk apurtu zituzten. Hurrengo egunean tropa frankistak Iruzubieta eta Ziortza-Bolibarren sartu ziren, eta Kondor Legioko ehiza hegazkinek Gernika eta Munitibar bonbardatu zituzten. Momentu hartan Markinan zegoen Dolores Garate, umeagaz, eta Gernika bonbardatu zuen egunean bertan alde egin zuen. Bilbora arte joan zen itsasontzia hartu eta Frantziara itzultzeko. Ihesaldi horretan Joan Loiola izan zuen bidelagun. Berak lagundu zion paperak konpondu eta sarraskitik ihes egiten.

Bilborako bidaia hura inflexio puntua izan zela esan daiteke bidaiari bientzat. Dolores Garatek itzulerarik gabeko norabidea hartu zuen atzerrira. Joan Loiola, berriz, atxilotu eta 1937ko irailaren 9an fusilatu zuten Derioko kartzelan, erantzun politikoak izan eta Errepublikaren aldeko batzordeetan parte hartzeagatik.

Joan den irailaren 9an, Markina-Xemeinen egindako ekitaldian omendu zuten Loiola, beste batzuekin batera, 36ko gerra garaian agintaritza zibila eta udal kudeaketa ardurak izateagatik zapalduak, erailak edo fusilatuak izan ziren pertsonak omentzeko egin zen ekitaldian.

Joan Loiolaren senideek ezeze, Dolores Garateren ahizpa eta garai hartan Joan Loiolaren emaztegai zen Maria Garateren sendiak ere parte hartu zuten omenaldian. Aitziber Eizagirre Maria Garateren ilobak 80 urte hauetan ahaztuta egon direnen bizipenak argitara atera eta oroitzeko garaia dela azpimarratu zuen orduan. «Sasoia da guztien historiak jakiteko, ulertzeko eta gure oroimenean lekua emateko, aurrerantzean gehiago horrelakorik gertatu ez dadin».

Iragana ikertu nahirik

36ko gerraren ondoren isilpean gordetako gertaera horiek atera nahirik ibili da Eizagirre. Orain dela hogei urte inguru, halabeharrez, jakin zuen amonak senargai bat eduki zuela. Horren handia izan zen samina, ezen amonak ez baitzion etxeko inori ezer kontatu. Kalean entzun eta etxera eraman zuen galdera. Amonak baietz erantzun zion, Joan Loiola izan zuela senargai.

Bere amonarentzat garrantzitsua izan zen gizon hartaz zer edo zer jakin nahirik, ikertzen hasi zen, eta haren loba Julen Bollarrengana hurbildu zen jakin-minez. Beso zabalik hartu zuen Loiolaren lobak, eta argazki batzuk ere eskuetan jarri zizkion. «Soinean daraman kaikua nik egindakoa da», kontatu zion amonak Loiolaren argazkia ikustean. Ezkon hitz moduan oparitu zion eraztuna ere gorde zuen Maria Garatek, eta 2003an hil zenean oroitzapen guztiak kutxa barruan sartu zizkion ilobak. «Txarto pasatuko zuen arren, sekula ez zuen erakutsi gorrotorik. Hori bai, Erorien Haranean egon zenean, Francoren hilobia zapaldu zuela zioen».

Salaketa baten ondorioz atxilotu omen zuten Joan Loiola, eta On Benito abadea kartzelatik ateratzen saiatu omen zen, baina argi zeukan bere patua. Hala erakutsi zion emaztegaiari hil aurreko egunean bisitatu zuenean. «Eskutitzak alperrik dira» esan zion, «nirea erabakita dago» eta agurreko keinua egin zion.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.