Irabazi asmodun ikastaroek muga bat edukiko dute
Guzur Etxea Sormengunean irabazi asmodun norbanako edo taldeek antolatutako ekintzek muga zehatz batzuk edukiko dituzte. Ekintzak antolatu ahal izango dituzte, baina beti ere irabazi asmorik gabekoek edukiko dute lehentasuna.Udal-tasa ordaindu beharko ...
Udal-tasa ordaindu beharko dute lehenik, eta horrez gain ikasturtean 180 orduko eta hilean 20 orduko erabilera mugak edukiko dituzte. Muga horiek gainditutakoan beste edozein proposamenen aurrean lehentasuna galduko dute.