Jaki osasuntsuak nola prestatu azaltzeko hitzaldia, Ondarroan
Ondarroako Ekologikoak ekodendak antolatuta, osasuntsu jateko eta, aldi berean, sukaldean denbora gutxi igarotzeko aholkuak emateko hitzaldia emango dute martitzenean, 18:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Hizlaria Marketa Kadlecova Ekologikoak den...
Aurreratu dutenez, Kadlecovak bertaratzen direnei egokitutako solasaldia emango du. «Elikadura osasuntsua izango da jorratuko den gai garrantzitsuena. Horrez gain, gai ezberdinak landuko dira».
Kadlecovak dioenez, posible da osasuntsu jatea eta sukaldean denbora gutxi ematea, «norberak nahi badu behintzat».
Azalpenak emateaz gain, sukaldaritza saio azkar bat ere eskainiko du; jaki gozo eta nutritibo bat prestatuko du bertaratzen direnek ere modu praktikoan ikusi ahal izateko.