Osasunari 3-1 irabazi eta gero, Gernikak Tuteran jokatuko du domekan
Eguazten arratsaldean denboraldi honetako laugarren garaipena lortu zuen Gernikak. 3-1 irabazi zion Osasuna B-ri.Alain Barronek bi gol egin zituen, eta Gorka Larruzeak sartu zuen etxekoen bestea. Hain zuzen, bost minututan 2-0eko markagailua lortu zuen...
Alain Barronek bi gol egin zituen, eta Gorka Larruzeak sartu zuen etxekoen bestea. Hain zuzen, bost minututan 2-0eko markagailua lortu zuen Gernikak; 25. minutuan sartu zuen Barronek 1-0ekoa, eta 29. minutuan Larruzeak 2-0ekoa.
Atsedenaldira heldu aurretik, 35. minutuan, Kike Barjak sartu zuen nafarren gol bakarra. Gero, 72. minutuan egin zuen Barronek bere bigarrena.
2.B mailako taldeek 12. jardunaldia izan zuten herenegun, eta asteburuan lehiatuko dute hurrengoa. Gernikak Tuteran (Nafarroa) dauka hitzordua. Domeka eguerdian Tudelanoren zelaia bisitatuko du (12:00).
Hamaikagarren
Gaur-gaurkoz 2.B mailako 2.multzoko sailkapenean hamaikagarrena da Gernika, 17 puntugaz, eta hamargarren dagoen Bilbao Athleticek ere puntu kopuru bera dauka. Tudelanok Gernikak baino lau puntu gehiago ditu, eta sailkapen orokorrean laugarrena da.
Momentuz, Mirandes dago sailkapen buru, 30 puntugaz. Sporting B asturiarra bigarren da 24 puntugaz, eta hirugarren dagoen Racingek asturiarrek baino puntu bat gutxiago dauka.