Haritz Garate eta Nahia Quincoces garaile X. Lekitto Bixirik krosean
210 lagun batu ziren hiru lasterketatan banatuta. Giro ederra sortu zen Independentzia plazan. Zozketak ere egin zituzten parte hartzaileen arteanHaritz Garatek eta Nahia Quincocesek irabazi dute X. Lekitto Bixirik herri krosa.210 korrikalari batu zire...
210 lagun batu ziren hiru lasterketatan banatuta. Giro ederra sortu zen Independentzia plazan. Zozketak ere egin zituzten parte hartzaileen artean
Haritz Garatek eta Nahia Quincocesek irabazi dute X. Lekitto Bixirik herri krosa.210 korrikalari batu ziren, hiru lasterketatan banatuta: 115 nagusi eta 95 ume. Bakoitza bere mailan eta bere erritmoan, baina parte hartzaile guztiek gozatu zuten lasterketagaz.
Haritz Garatek, hain zuzen, 18.27 minutuko denbora behar izan zuen lastektea amaitzeko, eta Quincocesek, berriz, 21.57ko denboran egin zuen ibilbidea. Mutiletan, Jon Rodrigez hondarribiarra izan zen bigarren sailkatua (18.41 minutu) eta Gaizka Laka hirugarrena (18.48 minutu). Nesketan, aldiz, Maria Gallastegi sailkatu zen bigarren postuan, 22.35 minutuko denboragaz, eta Maider Vallinak hirugarren egin zuen, 23.55 minutuko marka lortuta.
Antolakuntzak parte hartzaile guztientzako eduki zuen zer edo zer gordeta. Lasterketa luzea egin zutenen artean kamisetak banatu zituzten, eta txikienen artean opariak. Gainera, Ibai-Gane jatetxean bi lagunentzako afaria, Errigorako saskiak eta Santi Gozotegiko produktuak ere zozketatu zituzten. Santi gozotegiko opariak 125 eta 48 dortsalak zeramatzaten Inma Arantzamendi eta Ioritz Txopitearentzat izan ziren. Errigorako saskiak Erik txopitea (38) eta Jesus Mari Egurrolarentzat (99) izan ziren, eta Ibai Gane jatetxean bi lagunentzako afaria 120 zenbakiaren jabe Josu Basalduarentzat.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete korrikalariei, ikusleei, boluntarioei, Lekeitioko Udalari eta sariak emateko euren produktuak eskaini dituztenei.