Bizkaiko lehiako jardunaldi berria daukate esku pilota taldeek asteburuan
Bizkaiko Txapelketa jokatzen hasita daude Lea-Artibai eta Busturialdeko esku pilota taldeak. Jardunaldi berria dute asteburuan.Bermeoko Artza Pilota Elkarteko kadete mailako partida jokatuko da Usansoloren aurka gaur, 18:45ean, Artzan. Ondoren, kadete...
Bermeoko Artza Pilota Elkarteko kadete mailako partida jokatuko da Usansoloren aurka gaur, 18:45ean, Artzan. Ondoren, kadete mailakoek Olgetan izango dute aurkari. Gazteen 2. kategorian, Artza-Lagun Artea partidua egongo da. Halaber, bihar goizean senior 3. mailako taldeak Lea taldearen kontra jokatuko du Nabarnizen edo Gautegiz Arteagan. Paleta gomako 2. mailako partidua ere hartuko du Artzak gaur arratsaldean: Artza-Akarregi.
Umeen kategorian, Gernikako Arkupe eta Lea B Ispasterren neurtuko dira gaur, 17:45ean. Nagusien 3. mailan, Arkupe eta Kureneren arteko partidua Nabarnizen jokatuko dute, 20:30ean.
Bihar 16:30ean, Gernika-Lumoko Santanape frontoiak umetxoen kategoriako Gernika Z-Durango M partida hartuko du. Ostean, Umeak BB mailako Gernika Pk Kureneren kontra jokatuko du.
Lea-Artibaira
Benjamin mailako hiru partida jokatuko dituzte Markina-Xemeingo taldekoek gaur, 18:15ean, Sopelana eta Berrizko bikoteen aurka. Alebinek, berriz, Iurreta izango dute aurkari. Bihar 16:30ean hasiko da Markina-Xemein eta Gernikaren txikien mailako partida. Markina-Xemein eta Zornotza neurtuko dira ondoren, eta azkenik, nagusien mailan, Usansolo izango dute aurkari.
22 azpikoen mailako eta gazte mailako partidak jokatuko dira gaur, 19:00etan Munitibarren. Ortuella eta Galdakao izango ditu Leak aurkari. Bihar, berriz, nagusien mailako hiru partida eta gazte mailako bat egongo da 11:00etan hasita, leku berean. Bermeo, Markina-Xemein, Ortuella eta Zeanuri izango dituzte etxekoek aurrez aurre.
Lekeitioko Akarregi taldeko benjaminek MaƱarian jokatuko dute gaur 19:00etan, eta Berrizen etzi, 12:00etan. Txikiek gaur dute hitzordua Galdakaon, 18:00etan.