Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gabezien hizkera

Aspaldi honetan geroz eta gehiago aztoratzen naute pertsona baten edo pertsona talde baten gabezien inguruan diharduten hizketaldiek. Agian, ez naiz kontzientea izan orain dela gutxi arte zeinen gorputz txarra utzi ohi didaten horrelako elkarrizketek, ...

Ajangiz
Mutriku
2017/11/10
Aspaldi honetan geroz eta gehiago aztoratzen naute pertsona baten edo pertsona talde baten gabezien inguruan diharduten hizketaldiek. Agian, ez naiz kontzientea izan orain dela gutxi arte zeinen gorputz txarra utzi ohi didaten horrelako elkarrizketek, batzuetan hitz egin dugun gaiaren inguruko argazkiaren alde handi bat ikusi ez eta besteetan munduarekiko ikuspuntu negatiboa landu baino ez dugunaren zaporearekin.

Duela urte batzuk irakurri nuen, eta azken hilabete hauetan berriro eskuartean izan dudan liburu baten arabera, gabezien hizkuntza hau XX. mendean garatu eta hedatu da batik bat, giza jokaera zientifikatzearekin batera. Depresioa, identitate krisia, errepresioa eta abar bezalako hitzak eguneroko hiztegira gureganatu ditugu.

Lengoaia berriztatzea eta hiztegi oparoago batekin hornitzea ez da berez penaz hartzeko zerbait; soziokonstrukzionismoaren ikuspegitik, ordea, hizkuntzak gure munduaren mugak ezartzen dizkigu, gure esperientziari hizkuntzatik haratago dagoenari esanahirik erantsi ezin diogulako.

Gainera, Norvegiako psikiatra ezagun batek esan ohi zuen bezala, mintzaira ez da errugabea, arriskutsua izan daitekeelarik. Izan ere, hizkuntza da errealitatea eratzeko daukagun tresna (bakarra). Beraz egiten dugun hizkuntzaren erabilpenak eragin handia izango du eratzen dugun errealitate horretan.

Goian aipatutako liburu horren arabera, besteak beste, hautatzen dugun gabezien hizkera dela-eta hizkuntzaren erabilpenak duen eragin hori konparaketa, hitz edo ezaugarri horren araberako epaiketa pertsonala eta norbere burua besteekiko alderatzeko joera dakar.

Gabeziak identifikatzeko ditugun joera honekin bizitza osoan arazoren bat edo beste izan ez duen pertsonarik ezagutzea zaila egiten zait. Ze bizitza osoan, haurtzaroan bertan!

Aurrekoan nire bederatzi hilabeteko semea lotan behatzen nengoela hori pentsatu nuen, hain justu: nahiz eta inongo minik edo sufrimendurik izatea nahi ez dudan, arazoak ikusteko eta izendatzeko daukagun gaitasun hau dela eta, zaila iruditzen zaidala arazorik gabeko haurtzaro bat izatea. Arazotzeko joera hau bihurtu nuen, hortaz, arazo.

Aste honetan psikologia positiboarekin egin dut topo. Zoriona, erresilientzia, eta giza bertuteak ikasten ditu psikologiaren adar honek. Zientziaren munduan toki bat aldarrikatu duela entzun dut, hasiera batetik. Psikologia positiboak proposatzen dituen hizkuntza eta ezaugarriei ere gure egunerokotasunean tokia egitea gustatuko litzaidake.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.