Jai giroa, txahal janaren inguruan
Ia 400 lagun batu ziren zapatuan Amoroton egindako txahal janean. 'Serafina' izeneko txahala gauean jan bazuten ere, eguerdian hasi zen jai giroa. Jokaldi taldearen doinuekin amaitu zen festa.Urteroko txahal ja- na egin zuten zapatuan amorotarrek. Txah...
Ia 400 lagun batu ziren zapatuan Amoroton egindako txahal janean. ‘Serafina’ izeneko txahala gauean jan bazuten ere, eguerdian hasi zen jai giroa. Jokaldi taldearen doinuekin amaitu zen festa.
Urteroko txahal ja- na egin zuten zapatuan amorotarrek. Txahala afaltzen jan bazuten ere, egun osoan jai giroa izan zen nagusi Amoroton.Serafina izeneko txahala goizean-goiz hasi ziren erretzen; 05:00ak ziren haragia egiten jarri zutenean, «goxo-goxo eta apurka-apurka», eta usain goxoa herriko frontoian eta inguruetan zabaldu zen.
Eguerditik gauera arte
Eguraldiak asko lagundu ez arren, beste janari eta edari batzuekin girotu zuten goiza Amoroton; herritarrek prestatutako taloek eta txistorrek leundu zuten bertaratutakoen gosea. Horrez gain, lehiaketa berezi bat ere egin zuten. Frontoiaren atarian jarritako alper harriaren pisua igartzen zuenarentzako edo pisua igaro gabe gehien hurbiltzen zenarentzako herriko jakiez osatutako otarra prestatu zuten.
370 herritarrek zeukaten afarirako txartela erosita, eta antolatzaileek 400 bat lagunentzako adina haragi prestatu zuten, «iazko antzera». Jan-edanean batuta, Jokaldi taldearen doinuekin agurtu zuten herritarrek eguna.