Markina-Xemeingo Topabeer jaiaren balorazio positiboa egin dute
Zapatuan ospatu zuten jaia, baina herritarrak aurreko egunetan ere artisau garagardoak dastatzen ibili izana azpimarratu dute. Felisa Larruskainek irabazi du merkatari elkartearen eskorgaTopabeer jaiak giro ederra ekarri zuen zapatuan Markina-Xemeinera...
Zapatuan ospatu zuten jaia, baina herritarrak aurreko egunetan ere artisau garagardoak dastatzen ibili izana azpimarratu dute. Felisa Larruskainek irabazi du merkatari elkartearen eskorga
Topabeer jaiak giro ederra ekarri zuen zapatuan Markina-Xemeinera. 16:00ak aldera hasi ziren herritarrak Kontzekupean biltzen, eta ez zuten galdu aukerarik artisau garagardoak probatu eta gozatzeko horretarako prestatutako azokan. Herritarren erantzunaren aurrean, antolatzaileek jaiaren balorazio positiboa egin dute.Zapatuan ez ezik, aurreko egunetan ere jendea tabernetan artisau garagardoak dastatzen ibili izana azpimarratu dute Jai batzordeko eta Markina Shots jaialdiaren antolatzaileek. «Halako jaiak ekoizleentzat ere aukera ona dira beraien produktuak ezagutzera emateko. Ea jendearen artean ohitura zabaltzen den».
Topa eta topa artean, 20:00etan hasita, Moonshakers, Los Bracco eta Secreamers and Sinners taldeen doinuek hartu zituzten Kontzekupea eta inguruak.
Jaiaren baitan, herriko merkatari elkartearen opariz betetako eskorga zozkatu zuten. Irabazlea Felisa Larruskain Taniguchi izan da. Ibane Caballero Gonzalez umeak atera zuen zenbaki sariduna.