Munduko arrozak ekarriko dituzte hilaren 30ean Gernikako Pasealekura
Bederatzigarrenez ospatuko dute Munduko Arrozak jaialdia. Hurbildu nahi duenak ekainaren 26a baino lehen eman behar du izena. Giza liburutegia egingo dute asteburuan, PasealekuanBederatzigarrenez, Munduko Arrozak jaialdia egingo dute Gernika-Lumon. Eka...
Bederatzigarrenez ospatuko dute Munduko Arrozak jaialdia. Hurbildu nahi duenak ekainaren 26a baino lehen eman behar du izena. Giza liburutegia egingo dute asteburuan, Pasealekuan
Bederatzigarrenez, Munduko Arrozak jaialdia egingo dute Gernika-Lumon. Ekainaren 30ean, zapatuz egingo dute kulturarteko festa, eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete antolatzaileek.Munduko arrozen bueltan jatorri ezberdineko gernikarrak batu gura dituzte Pasealekuan bultzatzaileek; Gernika-Lumoko eta herriko auzoetako aniztasunaz jabetzeko helburuagaz. Hartu emanak bultzatu asmoz antolatzen dute urtero topaketa gastronomikoa.
Arrozen txapelketa da antolatzen dutena, eta parte hartzen duen kuadrilla bakoitzak arrozagaz egindako plater bat aurkeztu beharko du. Ondoren, jatorri ezberdineko gernikarrek osatutako epaimahaiak aukeratuko du denen artean zein den «munduko arrozik onena».
Parte hartu gura dutenek info@gernikagogoratuz.org helbidera mezu bat bidali beharko dute, izena, kontaktua eta pertsona kopurua zehaztuta. Horretarako azken eguna ekainaren 26a izango da, eta pertsonako euro bat eskatzen dute.
Animazio kulturala
Jaialdia girotzeko, bertsoak, kantak, dantzak eta musika egongo dira ekainaren 30ean, Pasealekuan. Aurten, gainera, asteburuan, Save the Childrenek antolatutako Giza Liburutegia egingo dute Pasealekuan.
Ekimen horretan, emigranteen testigantzak entzuteko aukera izango dute bertaratutakoek asteburu horretan.