Eusko Tren Ligako taldeak erabakiko dira asteburu honetan
Eusko Tren Ligan izango diren taldeak erabakitzeko kanporaketak jokatuko dituzte asteburuan. Lea-Artibai, San Juan, Orio, Hibaika, Arraun Lagunak, Hondarribia, Deusto, Kaiku, Donostiarra, Hernani, Tolosaldea eta Puebla-Cabo ariko dira zein baino zein g...
Lea-Artibai, San Juan, Orio, Hibaika, Arraun Lagunak, Hondarribia, Deusto, Kaiku, Donostiarra, Hernani, Tolosaldea eta Puebla-Cabo ariko dira zein baino zein gehiago emakumezkoen ligan euren lekua lortzeko borrokan. Hamabi talde horietatik zortzik lortuko dute Eusko Tren Liga lehiatzeko txartela.
14 jardunaldi izango dituzte aurten; azken estropada abuztuaren 19an lehiatuko dute, Zarautzen.
Bihar 18:00etan hasiko dute lehenengo kanporaketa, Sestaon. Domekan, berriz, Zierbenan lehiatuko dute bigarren kanporaketa, 11:45etik aurrera.
TKE Ligako taldeek XVII. Sestaoko Udala Bandera izango dute jokoan bihar, eta domekan 35. Petronor Bandera irabazteko lehiatuko dira.
KAE 1 eta 2
Bestalde, KAE 1ean estropada bakarra daukate asteburuan. Hain zuzen, Getariako XIX. Bandera jokatuko dute etzi, 12:00etan hasita.
KAE 2 Ligaren arraun taldeek, ostera, ez dute estropadarik. Izan ere, IV. Iberia Bandera lehiatzekoak ziren Sestaon domeka arratsaldean, baina bertan behera utzi dute.