Ogroskate, skatea herritarrei hurreratzeko
Gernika-Lumoko San Kristobal plaza skate eta skate zalez beteko da zapatuan. Musikaz girotutako hamabi orduko Ogroskate jaia antolatu dute, eta denetariko trikimailuak ikusteko aukera egongo da.Zortzi urteko geldiunearen ostean, skatea Gernika-Lumora ...
Gernika-Lumoko San Kristobal plaza skate eta skate zalez beteko da zapatuan. Musikaz girotutako hamabi orduko Ogroskate jaia antolatu dute, eta denetariko trikimailuak ikusteko aukera egongo da.
Zortzi urteko geldiunearen ostean, skatea Gernika-Lumora bueltatuko da zapatuan. Musikaz girotutako hamabi orduko Ogroskate jaiak doinuz beteko du San Kristobal plaza, eta herritarrak plazara hurbiltzeko deia egin dute antolatzaileek.Jendea «irristatzera bultzatzeko» asmoa daukan jaia da Ogroskate, lehiatzeari baino parte hartzeari garrantzia handiagoa ematen diona. Skate zaleak batzeko eta skatea sustatzeko antolatu dute festa, «lehen ospatzen zen Agroskate jaiaren ideia eta asmo berari jarraituz».
12:00etako skate probekin hasiko da eguna, eta edozeinek parte har dezakeela azaldu dute antolatzaileek: «Jendeari zuzendutako jaia antolatu nahi izan dugu, edozeinek parte hartzeko aukera edukitzeko; zapatukoa ez da lehiaketa bat izango». Gainera, adin guztietako jendea batuko dela aitortu dute antolatzaileek, hasiberriak zein orain dela zortzi urte Agroskate jaian parte hartzen zuten irristalariak egongo dira eta.
Irristatzaileen trikimailuak ere ez dira faltako San Kristobal plazako hitzorduan.
Trikimailuen artean ezagunenetarikoa da Ollie deitutako jauzia. Orain dela 40 urte egin zuten lehenengoz. Horrela, trikimailu hori imitatzera bideratutako probak egingo dituzte. «Parte hartzaileen jauziak grabatuko ditugu, eta jauzia asmatu zuen Ollieri bidaltzeko asmoa dugu».
Musikak presentzia handia
Hamar talderen zuzeneko doinuek girotuko dute jaia; bakoitza ordu erdiz ariko da.
Hamar talde horien artean, eskualdeko Tooth, Puro Odio eta Revertt taldeek joko dute. Hala eta guztiz ere, Primeros Auxilios bezalako talde ezagunak ariko dira besteren artean. 23:00etatik aurrera, berriz, festagaz amaitzeko txupina jaurti bitartean, DJ batek girotuko du plaza.