Ondarroako 33. itsas lasterketan 400 bat igerilarik parte hartuko dute
Ohi modura, bi lasterketa egingo dira. Ume mailakoek 600 metro egingo dituzte igerian, eta nagusi mailakoek, berriz, 1.600 metro. Parte hartzaileek gauzak gordetzeko txokoa edukiko duteOndarru Igeri Taldeak antolatuta, Ondarroako 33. itsas lasterketa-E...
Ohi modura, bi lasterketa egingo dira. Ume mailakoek 600 metro egingo dituzte igerian, eta nagusi mailakoek, berriz, 1.600 metro. Parte hartzaileek gauzak gordetzeko txokoa edukiko dute
Ondarru Igeri Taldeak antolatuta, Ondarroako 33. itsas lasterketa-Elena Fernandez Iturrioz memoriala egingo da bihar, Ondarroan, eta bertan 400 bat igerilari federatuk eta ez federatuk parte hartu dute.Lasterketa 10:30ean hasiko da Arrigorri hondartzan, eta aurretiaz izena eman barik duten igerilariek egunean bertan izena emateko aukera izango dutela adierazi dute igeri taldeko kideek. «Parte hartu nahi dutenek 10:00ak baino arinago hurreratu beharko dute izen emate mahaira». Gogorarazi dutenez, bestalde, arropak eta motxilak uzteko tokia izango dute parte hartzaileek, «hondartzan bertan ipiniko den haiman».
Ohi modura, bi lasterketa egingo dira. Umeen mailan, 2004. urtean eta ondoren jaiotakoek parte hartu ahal izango dute, eta nagusien mailan, berriz, 2003. urtean eta aurretik jaiotakoek parte hartzeko aukera izango dute.
Lasterketa egiten lehenak haurrak izango dira. Gaztetxoek 600 metro egin beharko dituzte Ondarroako badian bertan. Uretaratzen lehenak haur mailako mutilak izango dira, eta azken mutila Arrigorrira ailegatzen denean, neskek egingo dute dzanga.
Nagusiek, berriz, 1.600 metro egin beharko dituzte igerian. Hondartzatik irten eta portuko musturra baino haratago egongo den buiara joan eta handik Saturraran parera joan beharko dute. Azkenik, Arrigorri hondartzara bueltatuko dira. Mutilak izango dira lehenak uretara salto egiten lehenak, eta lehen buia parera ailegatzen direnean hasiko da nesken lasterketa.