Beste bi Urdaibairentzat
Urdaibai eta San Juan izan dira azkarrenak Donostiako eta Castroko estropadetan. Bermeoko taldea lider sendoa da, eta zortzi puntuko aldea ateratzen dio Hondarribia aurkari zuzenariBeste bi bandera eta erakustaldiz betetako asteburu bat. Urdaibai indar...
Urdaibai eta San Juan izan dira azkarrenak Donostiako eta Castroko estropadetan. Bermeoko taldea lider sendoa da, eta zortzi puntuko aldea ateratzen dio Hondarribia aurkari zuzenari
Beste bi bandera eta erakustaldiz betetako asteburu bat. Urdaibai indartsu dago, eta orain arte jokoan egondako sei banderetatik bost Bermeora ekarri dituzte Bou Bizkaia-ko arraunlariek. Zazpi estropadetatik seitan azkarrenak izan dira.Zortzi puntuko aldea ateratzen dio liga irabazteko aurkari zuzenari; 82 puntu ditu Urdaibaik, eta 74 Hondarribiak. 68 puntugaz Zierbena dago hirugarren postuan, eta atzetik Orio dago, 61 puntugaz.
Bermeoko taldeak 20 minutu, 16 segundo eta 56 ehunenetan burutu zuen domekako estropada. Hondarribiak eta Oriok lehia estua eduki zuten VI. CaixaBank Banderaren bigarren postua lortzeko. Urdaibairengandik 12 segundo eta 42 ehunenera sailkatu zen Hondarribia, eta 12 segundo eta 84 ehunenera Orio. Estropadan alde estua eduki zuten hirurek; lehen ziabogan Hondarribia izan zen azkarrena, Zierbena sartu zen segundo bakarrera, eta Orio eta Urdaibai hirura.
Carlos Mañas Urdaibaiko arraunlariak estropada amaitu ostean adierazi zuenez, orain arteko bideari jarraitzea da asmoa, apurka-apurka hobetzen joatea. «Asteburu borobila izan da, eta lanean jarraitzeko indarra ematen digute bi banderek».
Ondarroa hamargarren sailkatu zen domekan, 20 minutu, 55 segundo eta 10 ehuneneko denboragaz.
Bezperan 19 minutu, 39 segundo eta 14 ehunenetan burutu zuen Urdaibaik XI. Donostiarra Kaiarriba Amenabar Bandera. Lehen ziabogan lehenengo sartu zen, baina Hondarribiari segundo bakarreko aldea atera zion. Bigarrenean hondarribitarrak izan ziren azkarrenak, eta bi segundora sartu ziren bermeotarrak. Amaieran, Hondarribiari 9 segundo eta 68 ehuneneko errentagaz nagusitu zitzaion Urdaibai. Zierbena sailkatu zen hirugarren, irabazlearengandik 10 segundo eta 48 ehunenera. Bigarren txandako denborarik onena eginda, Orio izan zen laugarrena. Ondarroa zazpigarrena izan zen, Urdaibairengandik 29 segundo eta 62 ehunenera.
Cristofer Fernandez Urdaibaiko arraunlari moañarrak zapatuan esan zuenez, hasieratik bazekiten estropada Hondarribiagaz borrokatu beharko zutela: «Astero egurra ematen digu; bagenekin gaur azkenera arte eutsi behar genuela. Hirugarren luzean estutzen hasi gara, eta hor errenta handitzea lortu dugu».
Seitik sei
Batelerak ere geldiezinak direla erakusten ari dira denboraldi hasiera honetan. Talde bermeotarrak egin legez, San Juanek bere nagusitasuna berretsi du asteburuan, eta Donostiako eta Castroko Banderak eskuratu ditu. San Juanenangik 4 segundora sailkatu zen Orio domekan. GU Arraun irabazlearengandik 19 segundora sartu zen, eta Hondarribia 25 segundora. Zapatuan ere hurrenkera berean amaitu zuten lehia Euskotren Ligako lau taldeek.