Udako arratsaldeetan, Pasealekua kirolzaleen bilgune
Azken urteetan jokatu gabe egon eta gero, kirolagaz herritarrak Pasealekuan batzen dituen torneoa bueltatu da Gernika-Lumora. Neska, mutil, gazte zein nagusiek eman dute izena futbol eta saskibaloi sariketetan. Guztira, zortzi izan dira saskibaloian jo...
Azken urteetan jokatu gabe egon eta gero, kirolagaz herritarrak Pasealekuan batzen dituen torneoa bueltatu da Gernika-Lumora. Neska, mutil, gazte zein nagusiek eman dute izena futbol eta saskibaloi sariketetan. Guztira, zortzi izan dira saskibaloian jokatzera animatu diren taldeak, eta 22 futbolean jokatzen ari direnak. Arratsaldez dira partiduak, astelehenetik barikura bitartean, eta 18:00etan hasten da lehenengo norgehiagoka. Joan den astean hasi zuten torneoa, eta jaien aurretik bukatuko dute.