Bizkaiko Orga Joko Txapelketa jokatuko da Ispasterren
Bizkaiko Orga Joko Txapelketa lehiatuko dute bihar, 13:00etan, Ispasterren. Lau kirolari ahaleginduko dira orgari ahalik eta bira gehien ematen: Barakaldon bizi den Ousmane Drame senegaldarra, Eloy Salterain abadiñarra, Lapurdiko Jerome Etchoimborde e...
Ousmane Drame eta Eloy Salterainen arteko lehia espero da. Drame nagusitu zen iaz Bizkaiko Orga Joko Txapelketan 5 itzulirekin eta 2. postuan geratu zen Salterain 3 itzuli 1/4 1,28m eginda. Ohikoa denez, gibeleko aldetik hartuz eta gurpilek lurra jo gabe orga edo gurdi bati ahalik eta bira gehien ematen saiatuko dira.
Ondoren, Arratzuko Piratak HKT taldearen herri kirol saioa egongo da. Trontzan, harrijasotzen, ingudean, txinga eramaten, lasto altxatzen, zaku eramaten eta aizkoran egingo dute kirolariek.