Senegaleko rapari buruzko kultur ekitaldia egingo dute bihar, Lekeition
Human Galsen Rap izenburupean, Senegaleko raparen esentzia gizatiarra erakusteko kultur ekitaldia egingo da bihar, 18:30etik 20:30era bitartean, Lekeitioko Jori tabernan (Buenaventura Zapirain kalea, 6).«Artista raperoen gogoeten bidez, XXI. mendeko A...
«Artista raperoen gogoeten bidez, XXI. mendeko Afrikako musikarik eraginkorrena denaren mosaiko anitza aurkezten du Human Galsen Rap ikus-entzunezkoak; antropologia bisualeko dokumentu bat da erakutsiko dena», dio Ane Undurraga lanaren zuzendariak.
Horrez gain, Gunflow eta Itsua Senegaleko hip hop taldeen ikuskizunaz gozatzeko aukera ere egongo da.