Azalien, herriko artisten lanaren erakusleiho
Azalien asteburu kulturalak Bermeoko Kofradia Zaharra bete du asteburuan. Erotismoari buruz herriko artistek egindako lanak egon dira ikusgai, eta Barrueta Arte Elkarteko arduradunek balorazio ona egin dute.F orma, itxura, ideia eta kolore desberdinak ...
Azalien asteburu kulturalak Bermeoko Kofradia Zaharra bete du asteburuan. Erotismoari buruz herriko artistek egindako lanak egon dira ikusgai, eta Barrueta Arte Elkarteko arduradunek balorazio ona egin dute.
F orma, itxura, ideia eta kolore desberdinak ditu arteak. Eta era askotara agertu dezakete artistek gai bati buruzko ikuspuntua; dela margotuta, eskultura bategaz edo poesia errezitaldiak emanda. Hala, herriko artisten lana ezagutzeko aukera eduki dute asteburuan, Bermeon.Azalien asteburu kulturalak herriko artisten lanak plazaratzeko aukera eman du. Erotismoari buruzko lanekin bete dute Kofradia Zaharra, nork bere ikuspuntua landuta. Erotismoa eta zinema, erotismoa eta poesia edota erotismoa eta margolanak ikusi ahal izan dituzte bertaratutakoek, eta herritarren harreragaz «oso pozik» geratu dira Barrueta Arte Elkarteko kideak. Erakusketaz gain, zinema, poesia eta dantza ekitaldiak egin dituzte. «Gauza asko egon dira asteburuan, eta bizitasunez bete dugu Kofradia Zaharra», esan du elkarteko presidenteak.
Barrueta Arte Elkarteko kideek antolatu dute ekimena, eta eguraldi txarragaz jende gutxiago joango zela pentsatu arren, herritarren erantzunagaz «oso pozik» daude. Gutxi gorabehera, Kofradia Zaharreko erakusketara 3.200 lagun inguru hurbildu direla aitortu dute antolatzaileek, «iaz baino jende gehiago».
Asko izan dira erakusketatik pasatu diren artistak, baina baita erakusketa beraien lanagaz bete dutenak ere. «Bigarren urtez egin dugu ekimena, eta pozik gaude emaitzagaz. Gainera, gero eta gehiago dira beraien lanak jartzera animatzen direnak», azaldu du elkarteko presidenteak. Artistak ere pozik geratu direla gehitu du, eta hori dela garrantzitsuena: «Beraien lana balorean jarri eta herritarrei zabal- du diete».
Aurrera begira
Asteburu kultural horregaz lortutakoa ikusita, aurrera jarraitzea erabaki dute elkarteko kideek. Aurten, erotismoa jorratu dute, baina hurrengo urterako beste gai bat jarriko dute: «Beste gai bat landu nahi dugu, urte bakoitza desberdina izatea lortu gura dugu».
Artisten lana kaleratzen du Azalien asteburu kulturalak, baina oraindik ezezagunak diren artistak ere badaudela-eta horiei lekua egin gura diete: «Batez ere, jende gaztearen ideiak eta mugimenduak jorratu nahi ditugu hurrengoetan. Aurten jende berria hurbildu da, eta hurrengo urteetan ere hala izatea nahi dugu».